Foto_grupo5.6.jpg

Zu zara gure konpromisoa

HKn zaindu egiten zaitugu. Gure lantaldea etengabe formazioa jasotzen ari da eta teknologia berrienak erabiltzen ditugu, hori dela eta HK erreferentziazko zure zentroa da, zure hortz-haginen nahiz oinen osasunaren zaintzan aditua den zentroa. Zerbitzu integrala eskaintzen dizugu, harreman hurbil eta profesionala.

 

 
 

Ezagut gaitzazu

 
 
 

Gure kliniketan zerbitzu hauek aurkituko dituzu:

 
HK_Iconos-01.png

TEKNOLOGIA DIGITALA
Azken belaunaldiko tresneria dugu diagnostikorako, eta hala gure tratamenduen arrakasta areagotu egiten da.

 

HK_Iconos-02.png

PLAKETETAN ABERATSA DEN PLASMA
Plaketetan aberatsa den plasma aplikatuta erraztu egiten da birsorkuntza eta hobetu egiten da ebakuntzen kirurgia ondoko eragina.

HK_Iconos-05.png

3D DIAGNOSTIKOA
Azken belaunaldiko CBCT eskanerra dugu, kasuak 3Dko ikuspegiarekin aztertu eta planifikatzeko.

HK_Iconos-03.png

SEDAZIO KONSZIENTEA
HKn sedazio teknika berritzaile, seguru eta atseginena jartzen dizugu eskura. Gure metodoa erraza eta eraginkorra da, nabarmen murrizten ditu antsietatea eta fobiak edozein tratamenduren aurrean.

HK_Iconos-06.png

FORMAZIO JARRAIA
Gure lan filosofiak etengabeko formazioa eskatzen du abangoardiako tratamendu berrienak eskaintzeko. HK taldea etengabeko formazioan dago.

HK_Iconos-04.png

AHALIK ETA GUTXIEN INBADITZEN DUEN KIRURGIA (MIS)
Esperientzia bermatua da oso gutxi inbaditzen duten kirurgien tekniketan, kirurgian esperientzia hobeak lortzeko.

HK_Iconos-08.png

AHO BARRUKO ESKANERRA
Odontologia digitala gure oraina da: zure ahoa eskaneatzen dugu inpresio moldeen beharrik izan gabe, xehetasunak hobeto jasoz eta gure tratamenduen xehetasunak areagotuz.

HK_Iconos-09.png

AZTERKETA BIOMEKANIKO DIGITALA MUGIMENDUAN
Korrika egiteko zinta digitala dugu HD kamerekin egokitua, kirol urratsak mugimenduan jasotzeko.

HK_Iconos-07.png

FINANTZAZIOA
Zenbait banketxerekin egindako akordio bati esker Hondarribia Klinikan zure tratamenduan modurik erosoenean finantzatu ahal izango duzu.